XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aita duda-mudan dago.
Betaurreko pare bat kontu handiz hartzen du eskutan.
Urdinak eta fin-finak dira, puntu horidunak, oso politak.
Baina... Hamar bat minutuz, betaurreko ezberdin ugari pasatzen da Elixaren sudur gainetik: berdeak, urdinak, gorriak, horiak, dirdiratsuak...
Sudur ttikia ez dago pozik ordea: ximurtzen da, altxatzen.
- Utz dezagun pixka bat saltegian ibiltzen, gustura begiratzeko aukera ukan dezan
Elixa ttiki-ttaka dabil, agerian diren betaurrekoen parean geldituz.